DespejadoMadrid15°
Greta Thunberg deportada de Israel tras unirse a flotilla de ayuda a Gaza3Foto© hoy.es

Greta Thunberg deportada de Israel tras unirse a flotilla de ayuda a Gaza

, 4 noticias, 1 vista

Israel deportatzen hasi den Global Sumud Flotillako kideen adierazpenak entzuten hasi gara gu. Terroristatzat hartu dituztenez (guztiok ikusi genuen nola ministro israeldar batek guztiei terrorista deitzen zien oihuka), tratu txarrak jasan dituzte (ondo merezita, ministro beraren ustez).

Espainiako PPk, eta ez bakarrik PPk, beste irain batzuk erabili ditu: txorakerietan ibili direla (“haciendo el indio” zehazki) esan diete, bidaiatxo bat egin nahi zuen arlote talde bat baino ez direla eta abar. Beste batzuek ekimenaren zentzua zalantzan jarri dute, bazekitela ez zirela inoiz Gazan lehorreratuko, beren buruak nabarmendu baino ez zituztela nahi eta abar gehiago.

Argi dago Israelek ez liekeela inoiz baimenik emango Gazaraino heltzeko, baina nazioartean lortu duten oihartzuna ez da mespretxatzekoa, nire ustez, eta Palestinarekiko elkartasun ekintzak ugaritu egin dira azken egunotan. Eta hori ez da gutxi, guztiok dakigu zein erraz ur daitekeen protesta baten tentsioa.